Atzealdea Global Training: nazioarteko lan-esperientzia bat izateko aukera

Global Training: nazioarteko lan-esperientzia bat izateko aukera

Global Training beka-programa bat da, eta EAEko gazteei nazioarteko lan-esperientzia bat eskaintzea du helburu.

-ren irudia
 Global Training: nazioarteko lan-esperientzia bat izateko aukera

LH eta unibertsitateko graduatuei zuzenduta dago, eta hasierako prestakuntza-aldi bat eta 6-12 hilabeteko praktika-egonaldia barne hartzen ditu.

2022ko edizioak 500 plaza eskaintzen ditu, erakunde laguntzaileen bitartez kudeatuak (Ikaslan-AFM, UPV-EHU, Novia Salcedo Fundazioa, Donostia Sustapena, Eusko Ganberak, Confebask, Adegi, Txorierri, Hetel, eta Mondragon eta Deustuko unibertsitateak). Izena emateko epea ekainak 15etik uztailak 18ra.
 

Eranskinak