Atzealdea Goi-mailako LHko matrikulazioaren hazkundeak unibertsitate-graduetan erregistratutakoa gainditzen du

Goi-mailako LHko matrikulazioaren hazkundeak unibertsitate-graduetan erregistratutakoa gainditzen du

Gipuzkoako goi-mailako lanbide-heziketako (GMLH) matrikulazioaren eta unibertsitate-graduen bilakaera alderatuak erakusten du:

-ren irudia
 Goi-mailako LHko matrikulazioaren hazkundeak unibertsitate-graduetan erregistratutakoa gainditzen du

-GMLHko matrikulazioaren dinamismo handiagoa unibertsitate-graduen aldean. 2010/11 eta 2020/21 ikasturteen artean, GMLHk 2.979 matrikula gehitu zituen graduetako egonkortasunaren aurrean.
-GMLHk prestakuntza-alternatiba gisa duen posizioa hobetzen du. Hazi egin da GMLHren pisua, eta goi-mailako ikasketetako matrikulazioaren herena da jada. Baina unibertsitate-graduak dira zatirik handiena (% 66).
-Generoaren araberako aldeak mantentzen dira. GMLHn gizonezkoen kolektiboa da nagusi (matrikulazioaren bi heren); unibertsitate-graduetan, berriz, generoaren araberako banaketa antzekoa da, eta zertxobait handiagoa emakumeen artean.
    
Laburbilduz: gero eta garrantzi handiagoa du GMLHak, baina emakumeen kuota hobetzeke.