Atzealdea ALTV-BOZI adierazleak Gipuzkoan, 2020

ALTV-BOZI adierazleak Gipuzkoan, 2020

Atxikitako dokumentuak Gipuzkoako helduek bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan (ALTV-BOZI) 2020an duten parte-hartzeari buruzko adierazleak jasotzen ditu. Emaitzek honakoa erakusten dute:

-ren irudia
 ALTV-BOZI adierazleak Gipuzkoan, 2020

-Helduen % 40,3k ikasi du azken urtean, eta emaitza hobea izan da emakumeen artean (% 42,4, gizonen % 38,3ren aldean).

-Portzentaje hori % 58,8ra arte igotzen da 25-34 urteko pertsonen artean, eta % 15,9ra jaisten da 65-74 urteko taldean.

-Parte-hartzea gorakorra da ikasketa-mailarekin: % 19,0tik (lehen mailako ikasketak) % 56,6ra (goi-mailako ikasketak).

Emaitza hauek xehetasunez jasotzen dira "Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko adierazle gakoak Gipuzkoan, 2020" txostenean, Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune Saila (GFA).