Covid-19: "Birziklatzeko" aukera, baita kualifikazio baxuko pertsonentzat ere
Espainiako Bankuak, covid-19 krisiaren ondorioz, langabezian geratu diren pertsonen egoera aztertu du, batez ere merkataritza eta ostalaritza sektoreei lotuta.
- 93
Azterlanetik ondorioztatzen da pertsona horien okupazio-mugikortasuna urria dela; izan ere, oro har, ez dute gorabidean dauden lanbideetan eskatzen den trebetasun-mailarik, hala nola IKTen erabilera eta/edo oinarrizko gaitasunak (ahozko eta idatzizko komunikazioa, irakurmena, arazoak konpontzea, etab.).
Txostenak gomendatzen du teknologia berrien erabilera nagusi den lan-merkatuan ezinbestekoa izan beharko litzatekela pertsona horiek beren ezagutzak hobetzea, beste lanpostu batzuetara igarotzea errazteko.