Covid-19ak pertsonak beren gaitasunetara eta trebetasunetara egokitzeko beharra azkartu du
Eman diren aurrerapen teknologikoak eta automatizazioak lan-merkatuan aldaketak aurreikusten zituzten, lanbide-profil berriak (teknologikoak) sortuz, lan fisiko/eskuzkora mugatutako profilen eta zeregin errepikakorren kaltetan. Bestalde, trebetasun pertsonalen eta zeharkakoen garrantzia indartzen zen (ekimena, autonomia, lidergoa, sormena).
- 46
Prozesu hori bizkortu egin da covid-19 pandemiaren eraginez. Hala, enplegu guztietan izan du edo izango du eragina, eta, beraz, pertsona gehienek bi zentzutan egokitu beharko dituzte beren trebetasunak: hauek areagotuz (upskilling) eta/edo birbideratuz edo beren gaitasunak dibertsifikatuz (reskilling).