Atzealdea Covid-19aren eragina hezkuntzan eta hartu beharreko neurriak

Covid-19aren eragina hezkuntzan eta hartu beharreko neurriak

covid-19aren krisiak berarekin ekarri zuen eskolen itxierak ikasleen ikaskuntzari eusteko alternatibak bilatzera behartu zuen, online irakaskuntza modu bakarra suertatuz. Hala ere, kasu gehienetan on line hezkuntza ez zela presentziala bezain eraginkorra izan ikusi da.

-ren irudia
 Covid-19aren eragina hezkuntzan eta hartu beharreko neurriak

Litekeena da, oro har, onlineko ikaskuntzarekin gutxiago ikasi izana, egoera nabarmenagoa izanik ikasle ahulen artean, beren ingurunean baliabide teknologikorik eta laguntza-pertsonarik ez dutelako. Horrek eskola uztea eta ikaskuntza-arrailak areagotzea ekarriko luke.

Azkar jardunez gero, ondorio horiek murritz litezke, eta, horretarako, udan etengabeko ikaskuntza sustatzea eta irakasleen gaikuntza hobetzea proposatzen da, bai eta urrutiko hezkuntza eraginkorra lortzeko behar diren baliabideak bermatzea ere.