Atzealdea Donostia WeekINN: “superaldaketen” inguruko hausnarketa eta ikaskuntza

Donostia WeekINN: “superaldaketen” inguruko hausnarketa eta ikaskuntza

Urriaren 24tik 30era, Donostia WeekINN- Berrikuntzaren zazpigarren astea ospatuko da, "Superaldaketak: Teknologia, pertsonak eta elkarlana dira erantzuna" lelopean. Ekimen honek "superaldaketek" eskaintzen dituzten erronkak eta aukerak ezagutzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat eskaintzen du.

-ren irudia
 Donostia WeekINN: “superaldaketen” inguruko hausnarketa eta ikaskuntza

Programazioak hausnarketan eta esperientzia eta ezagutza trukatzean oinarritutako hainbat jarduera biltzen ditu. Topaketa fisiko eta birtualen, tailerren, mahai-inguruen eta abarren bidez antolatzen da. Horietan, hainbat adituk parte hartuko dute, besteak beste, etorkizunerako gaitasun pertsonalak hizpide izanik, emakume zientzialariei buruzko erakusketa bat bai eta enpresa berritzaileentzako Donostia INN Sariak.

Eranskinak