Atzealdea EHU nazioarteko Kongresua: Eztabaida eta hausnarketarako gunea Prestakuntza Dualaren inguruan

EHU nazioarteko Kongresua: Eztabaida eta hausnarketarako gunea Prestakuntza Dualaren inguruan

Geroz eta gehiago, goi mailako hezkuntza-erakundeei irakasteko moduan berritzeko beharra azaldu zaie, enpresa-ehunaren beharrei erantzuteko eta lan-sartzea hobetzeko.

-ren irudia
 EHU nazioarteko Kongresua: Eztabaida eta hausnarketarako gunea Prestakuntza Dualaren inguruan

Irakaskuntza eredu berri honen inguruan hausnartu, eztabaidatu eta ezagutza trukatzeko, EHUk- antolatzen dituen Udako Ikastaroen baitan- “Unibertsitateko Prestakuntza Duala Europako Unibertsitate Eremuan” izeneko kongresua antolatzen du.

Ekainaren 16an egingo da Donostian eta lehen aldia da gai honen inguruan kongresu bat egiten dela hirian. Bertan, beste zenbait aspekturen artean, Europako bi instituzioren arrakasta-kasuak azalduko dira. Bestalde, Prestakuntza Dualean parte hartzen ari diren enpresen eta ikasleen bizipenak aurkeztuko dira.