Erakundeetan talentua kudeatzen ikastea

Erakundeetan talentua kudeatzen ikastea

Adegik eta Mondragon Unibertsitateak Pertsonei, Kulturari eta Talentuari buruzko II. Ikastaroa jarri dute abian.

-ren irudia
 Erakundeetan talentua kudeatzen ikastea

Helburua bikoitza da: giza baliabideetako taldeetako pertsonei talentua kudeatzeko estrategiei heltzeko beharrezkoak diren gaitasunak ematea beren erakundeen kultura eraldatzeko, eta prestakuntza ematea lanaren etorkizuneko joera berrien inguruan.

Irekita dago izen-emate epea, eta ikastaroa 2023ko urtarrilak 26an hasiko da, formatu erdipresentzial batekin eta sei hilabeteko iraupenarekin.