Atzealdea EuroSTEAM: ikasgeletan STEAM ikaskuntza hobetzeko hezkuntza-baliabideak

EuroSTEAM: ikasgeletan STEAM ikaskuntza hobetzeko hezkuntza-baliabideak

EuroSTEAM proiektuan hezkuntza eta LHren esparruan parte-hartzen duten 7 erakunde europarrek parte hartzen dute, eta Erasmus+-ek finantzatua da. Proiektuaren helburua Europa osoko ikasleria gazteak duen STEAM konpetentzien defizita aztertzea da.

-ren irudia
 EuroSTEAM: ikasgeletan STEAM ikaskuntza hobetzeko hezkuntza-baliabideak

Bestalde, ikasgeletan hezkuntza metodologia berri interaktiboago eta sortzaileagoak sortzea bilatzen du ere, ikasleria bultzatu eta inplikatzeko STEAM moduluei dagokienez.

Proiektuaren baitan ikasgeletan bertan ezarri ahal izateko lau kanpamentu edo kurtso sortu dira eta, horrela, STEAM trebetasunak sustatzeko:

  • Teknologia eta Kodifikazioaren ingurukoak. Jarduera informatikoak eta kodigozkoak.
  • Sormena eta Logikaren ingurukoak. Zenbaki bitarrak, testu bat ulertu eta laburtzea, kontzeptu matematiko berriak ikasi…
  • Lehiaketak eta Erronkak. Gai desberdinak bateratzen dituen jarduera multzoa (testua, logika…).
  • Baliabide Gehigarriak. Lantegi azkarrak, gai hauek eta beste batzuk lantzeko.

Eranskinak