Euskadi, posizio nabarmenean ekintzailetza-ekosistema gisa

Euskadi, posizio nabarmenean ekintzailetza-ekosistema gisa

EAEko biztanleen % 4,9k (18-65 urte) ekintzailetza-jardueretan parte hartu du 2021ean, GEM 2021-22 txostenaren arabera (Euskal Ekintzailetzaren Behatokia). Emakumeek lehen aldiz gainditu dute gizonen ekintzailetza-tasa, eta 35-45 urte bitarteko eta goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen taldea nabarmendu da.

-ren irudia
 Euskadi, posizio nabarmenean ekintzailetza-ekosistema gisa

Euskadi da autonomia-erkidegoen rankingaren lider, ekiteko ondoen baloratutako ingurunea den aldetik, eta nazioarteko posizio garrantzitsua du ekintzailetza aurreratuko ekosistema gisa; izan ere, bigarren ratiorik onena du -soilik Herbeherek gaindituta-, eta ekintzailetzan erreferentzia diren beste herrialde batzuekin lerrokatuta, hala nola Alemania edo AEB.

Euskadin ekintzailetza bultzatzen duten baldintzak gobernu-politikak eta azpiegitura fisikorako eta zerbitzuetarako sarbidea lirateke.