Atzealdea Euskadik ELGA eta Espainia gainditzen ditu gazteen hezkuntza-adierazleetan

Euskadik ELGA eta Espainia gainditzen ditu gazteen hezkuntza-adierazleetan

Pertsonen hezkuntzari eta ikasketa-mailari buruz egindako adierazleen panelaren arabera, Euskadik ELGAren eta Espainiaren batez besteko balioa gainditzen du:

-ren irudia
 Euskadik ELGA eta Espainia gainditzen ditu gazteen hezkuntza-adierazleetan

-Goi-mailako ikasketak dituzten gazteen proportzio handiagoa da (% 60,8, ELGAren % 45en aldean).

-Eskolatze-maila ere gainditu egiten da, bai 15-19 urtekoen, bai 20-24 urtekoen artean.

-Eskola-uzteen tasa txikiagoa da (% 8,8, ELGAren % 10,3ren aldean), eta ikasten eta lan egiten ez duten gazteen proportzioa ere baxuagoa da (% 8,8 eta % 13).

-Euskadik BPGaren % 5,2 bideratzen du hezkuntzara, ELGAko batez bestekoa baino ia puntu bat gehiago (% 4,3). Ikasle bakoitzeko batez besteko gastua ere handiagoa da.

Bestalde, Euskadik eta Espainiak 25-34 urteko pertsonen langabezia-tasa altuagoak dituzte (% 11,2 eta % 16,2, ELGAren % 6,3ren aldean).