Atzealdea Euskadik talentua erakartzen du, baina horri eusten hobetzeko marjinarekin

Euskadik talentua erakartzen du, baina horri eusten hobetzeko marjinarekin

Cotec Fundazioaren Talentu-Indizeak erkidegoek talentua erakarri eta eusteko duten gaitasuna neurtzen du, eta haien lehia-posizioa (ranking). Indize globalean, EAE hirugarren postuan dago, Madril eta Nafarroaren atzetik, talentua erakarri eta eusteko gaitasun handieneko erkidegoetako bat izanik.

-ren irudia
 Euskadik talentua erakartzen du, baina horri eusten hobetzeko marjinarekin

Indize honek 56 aldagai aztertzen ditu, 6 ardatzetan multzokatuta (Erraztu, Erakarri, Hazi, Eutsi, IKTak eta Ezagutza); horietako bakoitzean Estatuko batez bestekoa gainditzen du EAEk.

Gainera, lehen postua du Hazteari dagokionez (lurraldean talentua garatzeko gaitasuna). Eta, gainerako ardatzetan, lehen bost autonomia-erkidegoen artean dago, emaitza kaxkarragoekin (7. postua) talentua Eusteari dagokionez.