Atzealdea Euskelec, ikasleek ere mugikortasun elektrikoaren karreran parte-hartzen dutelako

Euskelec, ikasleek ere mugikortasun elektrikoaren karreran parte-hartzen dutelako

Ekainak 5ean Donostian Euskelec lehiaketaren 2. Fasea ospatu zen. Bertan Euskadiko 11 Lanbide Heziketa zentrotako ikasleek ibilgailu %100 elektriko bat diseinatu eta eraiki zituzten, beti ere oinarri eragile komun batekin (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak).

-ren irudia
 Euskelec, ikasleek ere mugikortasun elektrikoaren karreran parte-hartzen dutelako

Helburua ikasleen artean talde-lana sustatzea da, eta automatizazioa eta ibilgailu elektrikoekiko jarduera esperimental eta sortzailea oinarritzat hartzea elementu pedagogiko gisa. Lehenengo fasean, izaera sormenezko eta teknikoagoa izan zuena, taldeek euren proiektuak aurkeztu zituzten.

2. Fasean froga dinamikoak burutu ziren (hau da, azelerazio, slalom, balaztatze, sailkapena eta erresistentzia frogak). Talde irabazlea Santurtziko San Jorge zentroa izan zen, bai sailkapen orokorrean eta baita froga dinamikoetan ere.

Eranskinak