Atzealdea

F2P Campus Vitoria-Gasteiz: hemen da bideo-jokoak garatzeko talentua prestatzeko topaketa

F2P Campus Vitoria-Gasteiz: hemen da bideo-jokoak garatzeko talentua prestatzeko topaketa

Uztailak 18an eman zitzaion hasiera F2p Campus Vitoria-Gasteiz topaketari Artiumean, hurrengo bi hilabeteetan zehar free-to-play bideo-jokoen munduko lehen kanpus-azeleratzailean bilakatuko dena (doakoak diren bideo-jokoak).

-ren irudia F2P Campus Vitoria-Gasteiz: hemen da bideo-jokoak garatzeko talentua prestatzeko topaketa

Herrialde desberdinetako 5 taldek hartuko dute parte (aukeraketa-prozesura aurkeztu ziren 19tatik), eta euren proiektuak garatzeko aukera edukiko dute sektorean prestigiokoak diren mentoreen laguntzarekin. Gainera, hitzaldi irekiak egongo dira aditu nazional eta internazionalen eskutik.

Azkenik, bigarren edizio honen berrikuntza F2P Campus Academy-a izango da. Publiko orokorrari irekitako lantegi bat da, eta bertaratutakoek euren lehen bideo-jokoa garatzeko aukera izango dute aurretiko esperientziarik eduki gabe. Helburua bideo-jokoen garapenera bideratuak. bokazioak piztea da.