Atzealdea Gipuzkoa (2022): okupazio-tasak hobera egin du, batez ere lortutako ikasketa-mailarekin

Gipuzkoa (2022): okupazio-tasak hobera egin du, batez ere lortutako ikasketa-mailarekin

BJA-2022 (Eustat) inkestaren Gipuzkoako emaitzek berresten dute pertsonen enplegagarritasuna nabarmen hobea dela amaitutako ikasketa-maila zenbat eta altuagoa izan. Horrela,

-ren irudia
 Gipuzkoa (2022): okupazio-tasak hobera egin du, batez ere lortutako ikasketa-mailarekin

-Okupazio-tasa gorakorra da lortutako ikasketa-mailarekin: lehen mailako ikasketak dituztenen % 30,4tik % 77,6ra, goi-mailako ikasketak dituztenen taldean.
-Langabezia-tasak alderantzizko profila du: lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen % 10,1etik % 4,6ra jaitsi da goi-mailako ikasketak dituzten artean.
-EAErekiko alderaketak erakusten du Gipuzkoak emaitza erlatibo hobea duela enpleguaren arloan (okupazio handiagoa eta langabezia txikiagoa).

Bestalde, 2019arekin alderatuta (covid aurreko egoera), 2022an…

-Gipuzkoak eta EAEk pandemia aurreko okupazio- eta langabezia-mailak berreskuratu dituzte.
-Aldeak daude ikasketa-mailaren arabera: goi-mailako ikasketak dituztenen taldeak covid aurreko emaitzak hobetzen ditu, baina lehen mailako ikasketak dituztenen taldeak ez du berreskuratzen.