Atzealdea Gipuzkoako bost pertsona helduetatik batek modu informalean ikasten du

Gipuzkoako bost pertsona helduetatik batek modu informalean ikasten du

Ikaskuntza informala pertsonek modu autonomoan egiten dutena da, beren helburuak eta ikasteko tresnak hautatuz.

-ren irudia
 Gipuzkoako bost pertsona helduetatik batek modu informalean ikasten du

Gipuzkoako pertsona helduei egindako kontsultaren emaitzek erakusten dute bost pertsonatik batek modu informalean ikasten duela. Parte-hartze horrek behera egiten du adinarekin, baina gora egiten du pertsonen ikasketa-mailarekin.

Ikaskuntza informala neurtzeko oztopoa da, pertsonok (ia) egunero zerbait ikasten dugun arren, ez dugula (nahitaez) ikaskuntza horren kontzientziarik.

Bestalde, Internetek eta ikasteko euskarri ugarik izan duten hazkundeak (bideoak, tutorialak, blogak, webminarrak, etab.) ikaskuntza informala bultzatuko duela uste da.

Informazioa hau Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks dokumentu serieko 70. Txostenean aurkezten dira, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamenduak sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen dena (Gipuzkoako Foru Aldundia).