Atzealdea Gipuzkoako bost pertsonatik batek (25-64 urte) etengabe ikasten du

Gipuzkoako bost pertsonatik batek (25-64 urte) etengabe ikasten du

Etengabeko ikaskuntza pertsona helduek (25-64 urte) kontsulta egin aurreko 4 asteetan egiten dutena da. Honako hau egiaztatu da (2022):

-ren irudia
 Gipuzkoako bost pertsonatik batek (25-64 urte) etengabe ikasten du

-Gipuzkoako helduen % 21,1ek parte hartzen du ikaskuntza horretan, eta zertxobait handiagoa da emakumeen artean (% 22,6 eta % 19,4).
-Gipuzkoa etengabeko ikaskuntzaren Estatuko rankingaren buruan dago, EAEko emaitza (% 17,5) eta Estatuko batez bestekoa (% 15,3) hobetuz.
-Europako batez bestekoa gainditzen du (% 11,9), Suediako edo Danimarkako ratioetara iritsi gabe (% 36,2 eta % 27,9, hurrenez hurren).
-Etengabeko ikaskuntzan parte hartzea gero eta handiagoa da ikasketa-mailarekin, eta, oro har, beheranzkoa pertsonen adinarekin.

Emaitza hauek Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks dokumentu serieko 94. txostenean jasotzen dira - Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Saila (GFA).