Atzealdea Gipuzkoako gazteak STEAM lanbideetan inspiratzeko ekimena

Gipuzkoako gazteak STEAM lanbideetan inspiratzeko ekimena

Elhuyarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gazteak STEAM lanbideetan inspiratzeko gida bilduma bat argitaratu du. Proiektu honen helburua profil horietan ikasleen beherakadari aurre egitea da, eskaria gero eta handiagoa baita, eta emakumeen parte-hartzea sustatzea.

-ren irudia
 Gipuzkoako gazteak STEAM lanbideetan inspiratzeko ekimena

Lanpostuen % 80an STEAM gaitasunak beharko direla estimatzen da. Zehazki, 4.0 talentua sortzeko, zientzia eta teknologian trebakuntza eta ezagutza sustatu behar dira, lehiakortasuna bultzatzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko funtsezko faktore gisa.

Proiektu hau Euskadiko profil zientifiko eta teknologiko desberdinetako profesionalen eta erakundeen arteko elkarlanaren emaitza da.