Atzealdea Gipuzkoako hamar pertsona heldutik lauk ikasten du

Gipuzkoako hamar pertsona heldutik lauk ikasten du

Gipuzkoako pertsona helduek (25 eta 74 urte artean) egindako ikaskuntza-jardueraren inguruko azken inkestako emaitzek adierazten dute 2020an:

-ren irudia
 Gipuzkoako hamar pertsona heldutik lauk ikasten du

- Gipuzkoakoan hamar pertsona heldutik lauk ikasten du, emakumeen parte hartzea gizonena baino zertxobait altuagoa izanik (%42,4 eta %38,3).

- Parte hartzea nabarmenki gutxitzen da adinarekin: 25 eta 34 urte bitarteko pertsonen %58,8k ikaskuntzan hartzen du parte; %15,9ra gutxitzen dena 65 beta 74 urte bitartekoen artean.

- Eskuratutako ikasketa maila erabakigarria da ikasten jarraitzeko: 37,6pp-ko aldea ikaskuntza tasan dago goi mailako eta lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean.

- Familiako ardura eta motibazio falta ikaskuntzan parte ez hartzeko arrazoi nagusiak.

Informazioan gehiago sakontzen da Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks dokumentu serieko 69. txostenean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamenduak sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen dena.