Atzealdea Gipuzkoako langileen erdiak ikaskuntza-jarduerak egin ditu

Gipuzkoako langileen erdiak ikaskuntza-jarduerak egin ditu

Erantsitako dokumentuak berresten du ikaskuntzan parte hartzea lotuta dagoela Gipuzkoako pertsona helduen lan-harremanarekin, lan egiten ez dutenen artean baino handiagoa baita.

-ren irudia
 Gipuzkoako langileen erdiak ikaskuntza-jarduerak egin ditu

Zehazki, Gipuzkoako biztanleria landunaren % 47,9k ikaskuntza-jarduerak egin ditu 2022an, eta lan egiten ez dutenen % 39,2k. Gainera, enpleguarekiko loturak ikaskuntzari eusten dio pertsona zaharrenen artean, eta erakusten du goi-mailako ikasketak dituzten pertsona landunek gehiago ikasten dutela.

Enplegu motak erakusten du ikaskuntzan parte-hartze handiagoa dutela soldatapekoek, aldi baterako kontratua dutenek eta lanaldi osoko enplegua dutenek eta kualifikazio handiko lanpostua betetzen dutenek.

Emaitza hauek Gipuzkoako bizitza osoko ikasketari (ALTV-BOZI) buruzko Doks dokumentu serieko 87. txostenean jasotzen dira - Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Saila (GFA).