Atzealdea Gipuzkoako pertsona helduek gaitasun altua dute funtsezko trebetasunetan (soft skills)

Gipuzkoako pertsona helduek gaitasun altua dute funtsezko trebetasunetan (soft skills)

Funtsezko trebetasunak zortzi dira: ahozko eta idatzizko komunikazioa, pentsamendu kritikoa, sarean laguntzea eta/edo irudimena. Gipuzkoako helduei (25-64 urte) egindako kontsultak honakoa erakusten du:

-ren irudia
 Gipuzkoako pertsona helduek gaitasun altua dute funtsezko trebetasunetan (soft skills)

- Pertsonen bi herenek (% 67,6) gaitasun altua edo oso altua adierazten dute trebetasun horietan.

- Emakumeak ahozko eta idatzizko komunikazioan eta sareko lankidetzan nagusitzen dira, gizonak, berriz, pentsamendu kritikoan eta arazoen ebazpenean.

- Gaitasunak gorakorrak dira ikasketa-mailarekin, baina beherakorrak adinarekin.

- Eta egungo enpleguan eskatzen diren gaitasunak dira, eta etorkizunean ere hala izatea espero da.

Emaitza horiek Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks dokumentu serieko 72. txostenean aurkezten dira, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak babesten duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa-ildoaren barruan (Gipuzkoako Foru Aldundia).