Atzealdea Gipuzkoako zazpi pertsona helduetatik batek etengabe ikasten du

Gipuzkoako zazpi pertsona helduetatik batek etengabe ikasten du

2021ean, Gipuzkoako pertsona helduek ohiko edo etengabeko ikaskuntzan (azken lau asteetan) izandako parte-hartzea aurreko urteetako balioen antzekoa da.

-ren irudia
 Gipuzkoako zazpi pertsona helduetatik batek etengabe ikasten du


Parte-hartze hori 1) handiagoa da emakumeen artean, 2) beherakorra adinarekin, eta 3) gero eta handiagoa prestakuntza-mailaren eta/edo lan merkatuarekiko loturaren arabera.

Gipuzkoak EB-27, Espainia eta EAEk baino parte-hartze handiagoa du ohiko ikaskuntzan, baina beste sozietate batzuek baino txikiagoa.

Emaitza horiek Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari (ALTV-BOZI) buruzko Doks dokumentu serieko 79. txostenean jasotzen dira, Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Sailak (GFA) babestuta.