Atzealdea Gipuzkoan ikasten duten pertsona helduak: ALTV-BOZI adierazleak (2021)

Gipuzkoan ikasten duten pertsona helduak: ALTV-BOZI adierazleak (2021)

Gipuzkoako pertsona helduek bizitza osoko ikaskuntzan (ALTV-BOZI) izandako parte-hartzearen adierazleek honako hau erakusten dute (2021):

-ren irudia
 Gipuzkoan ikasten duten pertsona helduak: ALTV-BOZI adierazleak (2021)

-Helduen % 38,0k ikasten du, ia alderik gabe gizon eta emakumeen artean (% 37,8 eta % 38,3).
-Parte-hartzea % 61,5ekoa da gazteen artean (25-34 urte), eta % 16,9koa seniorren taldean (65-74 urte).
-Eta gorakorra da ikasketa-mailarekin: lehen mailako ikasketak dituztenen % 18,7tik hasi eta goi-mailako ikasketak dituztenen % 51,7ra arte.

Emaitza horiek (xehetasunez) “Gipuzkoako bizitza osoko ikaskuntzari buruzko adierazle gakoak, 2021” dokumentuan jasota daude, Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Saila (GFA).