Atzealdea Gizarte inklusiboa eraikitzea: hezkuntza eta balioen transmisioa

Gizarte inklusiboa eraikitzea: hezkuntza eta balioen transmisioa

"Aniztasunetik eraikiz" Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018az geroztik bultzatutako programa da, eta gizarteratze-balioak zabaltzea du helburu, lurraldeko gazteek beren inguruan bizi duten aniztasuna "ezagutu eta baloratu" dezaten, diskriminazioaren eta gorroto-mezuen aurkako jarrerak sustatuz.

-ren irudia
 Gizarte inklusiboa eraikitzea: hezkuntza eta balioen transmisioa

Gipuzkoako 7 ikastetxek eta 270 ikaslek hartuko dute parte, DBHko 2. mailatik aurrera, hiru urteko lan batean eta prozesu batez bitartez. Ikasgeletan garatutako hitzaldien bidez, migratzaileen, dibertsitate funtzionala duten pertsonen, LGTBIQ+ pertsonen eta gutxiengo etnikoetako kideen errealitatearen berri emango zaie gazteei.

Pertsona horiek, beren esperientziatik eta bizipenetatik abiatuta, ikasleekin hitz egingo dute eta sentitzen dutena eta bizi izan dutena azalduko diete.