Atzealdea Global Training 2019: euskal talentua atzerrian formatzeko aukera bat

Global Training 2019: euskal talentua atzerrian formatzeko aukera bat

Pasa den uztailak 15ean (eta irailak 13ra arte) Global Training 2019 beken deialdia ireki zen. Hauen helburua EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzea da, eta horretarako praktikak eskaintzen dizkie euren profil akademiko eta profesionalarekin lotuak, atzerriko enpresetan.

-ren irudia
 Global Training 2019: euskal talentua atzerrian formatzeko aukera bat

Bekak EAEn erroldatuak dauden 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduak daude eta gutxienez 6 hilabetetako iraupena dute. Gainera, hilabeteko 1.400 euroko finantzaketa dute eta, eskakizunen artean, unibertsitateko edo goi-mailako LH titulazioa edukitzea eta gutxienez ingelerako B2 maila izatea daude.

 

Programak zazpi erakunde kolaboratzaile ditu, eta horietako bakoitzak kudeatzeko beka zehatz batzuk ditu (erakundearen arabera ezaugarri desberdinak eduki ditzaketenak). Azken finean, beken kudeaketa eramateko ardura dute eta baita finantzaketaren %100 ematearena ere parte-hartzaileari, beste gauzen artean.

Eranskinak