Global Training: nazioarteko lan-esperientzia bat izateko aukera
500 gaztek jaso dituzte atzerrian praktikak egiteko Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) Global Training bekak. Unibertsitateko edo goi-mailako LHko ikasketak dituzten euskal gazteei nazioarteko lan-esperientzia bat izateko aukera ematea da helburua.
- 114
Praktikak 55 herrialdetako lehen mailako 330 enpresa eta erakundetan baino gehiagotan egingo dituzte (Fraunhofer Institutua, Microsoft, Harvard Medical School, NBE Emakumeak…).
Edizio honetako erakunde laguntzaileak dira Ikaslan-AFM, Novia Salcedo Fundazioa, Hetel-Confebask-Adegi, Donostiako Sustapena, UPV-EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateak eta Euskal Ganberak.