Atzealdea Goi mailako ikasketek lan-egoera hobetzen dute, baino ez dute genero arrakala ezabatzen

Goi mailako ikasketek lan-egoera hobetzen dute, baino ez dute genero arrakala ezabatzen

“Education at a Glance 2019” txostenaren arabera, Espainian, langabezia maila altuagoa den ikasketa maila dena delarik, goi mailako ikasketak edukitzea indargune garrantzitsua da langabeziari aurre egiteko eta lan baldintza hobeak edukitzeko.

-ren irudia
 Goi mailako ikasketek lan-egoera hobetzen dute, baino ez dute genero arrakala ezabatzen

2018an langabezia-maila goi mailako ikasketak dituzten helduen artean %8koa da, bigarren goi mailako ikasketak dituzten artean %14 eta ikasketa maila baxuagoak dituztenen artean %21. 

Hala ere, goi mailako ikasketekin ere, genero arrakalak dirau. Izan ere, Espainian 25-34 urteko emakumeen %50ak goi mailako ikasketak baditu ere (gizonetan %38ak), euren enplegu-tasa (%76) gizonezkoena baino baxuagoa da (%81). 

Bestalde, bataz bestean goi-mailako ikasketak dituztenen artean ordainsariak altuagoak badira ere, soldata arrakalak dirau (ELGAren batez bestekoaren azpitik): 2017an goi-mailako ikasketadun 25-64 urte arteko emakumeek euren homologo gizonezkoen soldataren %82a irabazi zuten (%75 ELGAn).