Atzealdea Hamar pertsona heldutik lauk ikasten dute Gipuzkoan, batez ere arrazoi profesionalengatik

Hamar pertsona heldutik lauk ikasten dute Gipuzkoan, batez ere arrazoi profesionalengatik

Gipuzkoako emakume helduek bizitza osoan zehar ikaskuntzan duten parte hartzeari buruzko ondorio nagusiek adierazten dute:

-ren irudia
 Hamar pertsona heldutik lauk ikasten dute Gipuzkoan, batez ere arrazoi profesionalengatik

- Gipuzkoako pertsona helduen %40k (25etik 74 urtetara) ikaskuntza jardueraren bat egin du azken hamabi hilabeteetan.
- Zehazki, pertsonen %9k parte hartu du ikaskuntza formaleko jardueraren batean azken urtean zehar. Ikaskuntza ez formalari dagokionez, parte-hartze hau %35ean kokatzen da.
- Ikaskuntza formaleko parte-hartzea altuagoa da pertsona gazteenen artean, eta motibazio nagusia orokorrean titulazio bat eskuratzea da. 
- Azkenik, ikaskuntza ez formaleko jardueretako parte hartzeari dagokionez motibazio profesionala da nagusi. Hala ere, emaitzak aldatu egiten dira pertsonaren adinaren, ikasketa-mailaren eta lan-egoeraren arabera.

Emaitza hauek, beste batzuen artean, “Pertsonak eta ikaskuntza formala eta ez formala” dokumentuan jasotzen dira, Doks -Gipuzkoan bizitza guztian zeharreko ikasteari buruzko dokumentuak- serieko 65. zenbakia. Hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuarengatik argitaratuak dira