Atzealdea Helduen formakuntza-maila hobetu egin da ELGAko herrialde guztietan

Helduen formakuntza-maila hobetu egin da ELGAko herrialde guztietan

Education at a glance 2022 txostenak hezkuntzaren adierazleak biltzen ditu ELGAko herrialdeetarako. Jasotako emaitzen artean, nabarmentzen dira:

-ren irudia
 Helduen formakuntza-maila hobetu egin da ELGAko herrialde guztietan

-Helduen (25-64 urte) prestakuntzak gora egin du: % 41ek goi-mailako ikasketak ditu, eta Kanada (% 62) eta Irlanda (% 54) nabarmentzen dira, gehieneko balioekin, eta Espainia batezbestekoan dago (% 40).
-Gazteek (25-34 urte) goi-mailako ikasketen tasa handiagoa dute (% 47). Alde hori handiagoa da Portugalen (+16pp) eta Herbehereetan (+13pp).
-Emakume gazteek goi-mailako ikasketen tasa handiagoa eta enplegagarritasun okerragoa dute; hori ELGAko herrialde guztietan gertatzen da.
-Enplegu-tasarik handiena IKT profilei dagokie (% 90), baina arlo horretan ikasketak dituen biztanleria heldua guztizkoaren % 5 da, Irlanda (% 8) eta Finlandia (% 7) nabarmentzen direlarik.