Atzealdea Hezkuntza bikaintasuna: Arkitektura Eskolak (Donostia) gidatuko duen Erasmus Mundus Joint Masterra

Hezkuntza bikaintasuna: Arkitektura Eskolak (Donostia) gidatuko duen Erasmus Mundus Joint Masterra

Donostiako Arkitektura Goi-Eskola Teknikoa (EHU) hautatua izan da Erasmus Mundus Joint Master bat emateko. Lehen aldia da Espainiako unibertsitate fakultate bat aukeratzen dutela Europar Batasunak finantzatutako bikaintasun beken programa bat koordinatzeko.

-ren irudia
 Hezkuntza bikaintasuna: Arkitektura Eskolak (Donostia) gidatuko duen Erasmus Mundus Joint Masterra

“Arquitectural and Urban Contemporary Heritage” masterrak, hiri-arkitektura garaikidearen ondarean eta hura birgaitzeko jarraibideetan oinarritzen denak, Europako arkitekturako eta ingeniaritza zibileko 26 ikasle onenak hartuko ditu datorren urtean. 4,15 milioi euroko zuzkidura du eta ikastaroaren lehen zatia Donostian emango da eta bigarrena Turinen.

Programa hori Europar Batasuneko unibertsitateek aurkeztutako beste 58 proiekturi gailendu zaie, eta Eskolaren 45. urteurrenarekin bat egiten du.