Atzealdea Ikasminak ataria estreinatu du, diseinu eraberrituarekin eta multimediagoa. Harpidetu zaitez!

Ikasminak ataria estreinatu du, diseinu eraberrituarekin eta multimediagoa. Harpidetu zaitez!

Aldaketarekin Ikasminak ikaskuntza eta talentuaren garapenean erreferentzia izateko apustua sendotu du

-ren irudia
 Ikasminak ataria estreinatu du, diseinu eraberrituarekin eta multimediagoa. Harpidetu zaitez!

2019ko uztailaren 1etik aurrera, Ikasmina domeinua eraberritu egin da eta “Gipuzkoa.eus”- en aterkipera pasatzen da. Aldaketek interfaze bisualago bat ekarri dute eta baita multimedia eta ikus-entzunezko baliabideen presentzia altuagoa ere.

Edukiari dagokionez, web-atariak ikaskuntza eta talentuaren garapenari buruzko dokumentu eta material adierazgarriak argitaratzen jarraituko du (albisteak, DOKak, fitxa estatistikoak...). Guztira, aldaketa hauek Ikasmina ataria ikaskuntza eta talentuaren garapenean erreferentzian bilakatu dadin egin diren esfortzuetan kokatu behar dira.

Azkenik, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko gaurkotasun guztiak jasotzeko interesa baduzu, ondorengo estekaren bidez harpidetu ahal izango zara gure hileroko buletinera.