Atzealdea Ikastea inoiz baino garrantzitsuagoa da

Ikastea inoiz baino garrantzitsuagoa da

Linkedin-ek Workplace Learning Report 2019 argitaratu du, talentuaren eta ikaskuntzaren alorreko enpresetako profesionalei urtero egiten zaien inkesta, prestakuntzaren arloan funtsezkoak diren joerak identifikatzeko.

-ren irudia
 Ikastea inoiz baino garrantzitsuagoa da

Emaitza nagusiek honako hau erakusten dute:

- Ikaskuntzan egiten den inbertsioa gero eta handiagoa da, eta online prestakuntza indartu egin da.

- Prestakuntza-jarduerek konpainietan dauden "skill gaps"-ak murrizten laguntzen dute, "soft skills" eta "hard skills" delakoak garatuz.

- Lanbide-profil berriak sortzeak eta lehendik dauden profilak ingurune digital berrira egokitzeak trebetasun berrien eta zaharren gaitzea eta ikaskuntza sustatzen ditu.

- Beharrezkoa da langileen artean ikaskuntzaren kultura sustatzea, pertsonen karrera profesionalean aurrera egiteko oinarri gisa.