Atzealdea Industria Eguna: Industria Gipuzkoako gazteriara hurbiltzea

Industria Eguna: Industria Gipuzkoako gazteriara hurbiltzea

Industria Egunaren ekimenak, Gipuzkoako eragile gisa, gazteak industriaren errealitatera hurbiltzea du helburu, eta garapen profesionalerako duen erakargarritasuna eta etorkizuna balioestea.

-ren irudia
 Industria Eguna: Industria Gipuzkoako gazteriara hurbiltzea

Testuinguru horretan, atzo, irailaren 30ean egin zen jardunaldian, DBHko 4. mailako 600 ikasle inguruk Gipuzkoako 20 enpresa industrialen instalazioak bisitatu zituzten eta bertako lan-prozesuak ezagutu dituzte. Enpresa bakoitzak ikastetxe bati erantzun dio eta egiten dutena erakutsi die, lan egiteko eta ikasteko gune gisa. Ekimen pilotua da, baina jarraitutasun bokazioarekin sortzen da.

Behin bisitak amaituta, ekitaldi nagusia egin da Kursaalean parte hartzen duten ikasle guztiekin. Ekimenak lau helburu ditu:

- Sektoreari eta industria-enpleguari ikusgarritasuna eta balioa ematea.

- Sektorearen sendotasuna eta etorkizuna erakustea.

- Gazteen artean interesa sortzea eta etorkizunerako aukerak irekitzea.

- Neskak ikasketa teknikoetan sar daitezen sustatzea.

- Orientazio akademikoari eta lanekoari lagunduko dion informazio gehiago ematea.

Eranskinak