Jardunbide egokiak helduen ikaskuntzaren kalitatea bermatzeko
ELGAk pertsona helduek egiten duten ikaskuntzari heltzeko baldintza ezberdinak aztertzen ditu, hezkuntza araututik kanpo egiten den ikaskuntzan zentratuz (ikaskuntza ez-formala). Jardunbide egoki hauek proposatzen ditu:
- 30
- (Barne eta kanpo) ebaluazioak egitea eskainitako ikaskuntzaren asebetetzea eta emaitzak neurtzeko, planak eta hobekuntza-arloak ezartzeko xedez.
- Eskainitako prestakuntzaren kalitate-ziurtagiriak izatea (ikaskuntza-zentroak).
- Irakasleak profesionalizatzea, irakasteko duten kualifikazioari dagokionez.
- Gizarte-eragileen inplikazioa bultzatzea helduen ikaskuntza-programak sustatzeko.
- Orientazioa eskaintzea bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan, helduen beharren arabera, ikasteko motibazioa eta aukerak emateko.