Atzealdea Kalitatezko hezkuntza bermatzeko gomendioak covid-19aren garaian

Kalitatezko hezkuntza bermatzeko gomendioak covid-19aren garaian

Hezkuntza izan da covid-19ak eragindako krisiak gehien kaltetu duen eremuetako bat, ikasgelak itxi baitira eta online irakaskuntza (nahitaez) bultzatu baita. Lehen emaitzen arabera, desberdintasunak areagotu egin dira haurrek hezkuntzara duten sarbidean eta emaitza akademikoetan, haien familia-egoerak baldintzatuta.

-ren irudia
 Kalitatezko hezkuntza bermatzeko gomendioak covid-19aren garaian
Horregatik, ikasturte berriari begira, berebiziko garrantzia izango dute hezkuntza-prozesuen ekitatea, kalitatea eta iraunkortasuna bermatuko dituzten estrategiek. ELGAk hezkuntza-estrategiak garatzeko gida bat jarri du eskura. Gida horretan, sistema edo ikastetxe bakoitzak bere egoerara egokitu ditzakeen jarraibideak eta gomendioak jasotzen dira.