Lanbide Heziketaren etorkizuneko premiei aurrea hartzea
Eusko Jaurlaritzak Talentuaren Euskal Institutua (iTlent) sortu du, LHko prestakuntza-beharrak aurreratzeko eta hezkuntza-eskaintza etorkizuneko eskarira egokitzeko.
- 47

Ikaskuntza-metodologiak ezarriko ditu, Lanbide Heziketa ikasten duten pertsonek ezagutzaren eremuetan eta lanaren antolamenduan gertatuko diren aldaketei aurre egin ahal izan diezaieten. Horretarako, zeharkako konpetentzien garapenean jartzen du arreta, hala nola erresilientzian, arazo konplexuen konponbide eraginkorrean, sormenean eta abarretan.
Adimen eta pentsamendu kritikoaren ereduak sustatuko ditu, baita ikaskuntzarako eta Steam kulturarako espazio berriak ere, LHko talentuaren mapari euskarria emango diotenak.