Atzealdea Lanbide Heziketaren Europako Astea (azaroak 9-13)

Lanbide Heziketaren Europako Astea (azaroak 9-13)

Europar Batzordeak Lanbide Heziketaren Europako Astearen 5. edizioa ospatuko du. Ekitaldi horren helburua Lanbide Heziketari balioa ematea da, eta tokiko, eskualdeko eta/edo nazioko hainbat erakundek gauzatzen dituzten hainbat ekimen eta jardunbide egoki ezagutzeko aukera eskaintzen du.

-ren irudia
 Lanbide Heziketaren Europako Astea (azaroak 9-13)

Aurten, Trantsizio Berdea eta Digitala lortzea xede duen LH da ardatz, "European Green Deal" eta "Europe fit for the digital age" lehentasunekin bat etorriz. Jarduerak modu birtualean egingo dira webinar, lehiaketa, mahai-inguru eta abarren bidez, eta "Pact for Skills" ekimenaren aurkezpena nabarmentzen da. Itun horrek eragileen lankidetza bultzatzea du helburu, pertsonen upskilling eta reskilling garatzeko. Asteari amaiera emateko, LHko 2020 Bikaintasun Sariak banatuko dira.