LHko euskal matrikulen erdiak STEM ikasketetakoak dira
Espainiako LHren Behatokiak, Caixabank Dualizak sustatuta eta Lehiakortasunaren Euskal Institutua-Orkestrarekin lankidetzan, LHren egoera eta bilakaera aztertzen ditu.
- 95
2022ko txostenaren emaitzek EAEren eta Estatuaren arteko aldeak erakusten dituzte. Horrela:
-euskal ikasleen proportzio handiagoa STEM zikloetan (% 52,1 eta % 35,3, hurrenez hurren).
-industria-zikloetako matrikulazioaren pisu handiagoa (% 43,0 eta % 21,7, hurrenez hurren).
-bat dator LHko titulazioa duten lan-eskaintzen pisu handiagoarekin (% 44 eta % 36,8, hurrenez hurren).
-baina LHn emakumeen presentzia txikiagoa da
(% 34,7 eta % 45,3, hurrenez hurren).
Txostenak LH Antolatzeko eta Integratzeko Lege Organiko berriaren azterketa xehatua jasotzen du.