Atzealdea Nola sustatu STEM bokazioak belaunaldi berrien artean?

Nola sustatu STEM bokazioak belaunaldi berrien artean?

Enpresek gehiago zientzia eta teknologiaren esparruko profil-profesionalak geroz eta eskatzen badituzte ere, disziplina hauei loturiko bokazioak murrizten joan dira estatu-mailan, eta gainera genero-arrakala nabarmen batekin.

-ren irudia
 Nola sustatu STEM bokazioak belaunaldi berrien artean?

Erronka honi aurre egiteko soluzioak eztabaidatu eta partekatzeko helburuarekin, ISEA berrikuntza eta ekintzailetza zentroak datorren urtarrilak 23an “Hezkuntzari buruzko ikuspegiak STEM diziplinetan” deituriko topaketa antolatuko du, Garaia Teknologia Parkeko LKS Eraikinean (Arrasate).

Ekimen honetan, esparru honetako profesional adierazgarrien eskutik, bokazio zientifikoen falta honi buruz hausnartuko da. Aldi berean, landuko da nola sustatu daitekeen ikasleriaren interesa, arreta berezia eskainiz genero-ikuspegiari.