Atzealdea Pandemiak telelana bikoiztu du Euskadin eta Gipuzkoan, eta IKT tresnen erabilera sendotu du

Pandemiak telelana bikoiztu du Euskadin eta Gipuzkoan, eta IKT tresnen erabilera sendotu du

ESI-enpresetan (Eustat) jasotako 2021eko emaitzek erakusten dutenez, Gipuzkoan:

-ren irudia
 Pandemiak telelana bikoiztu du Euskadin eta Gipuzkoan, eta IKT tresnen erabilera sendotu du

-Enpleguaren hiru laurden baino gehiagok (% 76,4) IKT tresnak erabiltzen ditu, eta hamarretik bat (% 10,8) IKTetako espezialista da.

-Enpleguaren herenak baino gehiagok (% 37,1) urruneko lanerako konexioa du. Eta hamar pertsonatik bat baino gehixeagok telelana egiten du (% 12,0); zifra hori bat dator Euskadiko datuarekin  eta % 5,4 izan zen 2020an (pandemia).

Emakumeek gehiago erabiltzen dituzte IKTak (+22,1pp), urrutiko konexioa (+7,3pp) eta telelana (+2,3pp), baina gutxiago IKT espezialistak (-3,0pp).

Eskuragarri dauden datuek (Euskadi) erakusten dute IKT baliabideen erabilera handiagoa dela zerbitzu-jardueretan industrian baino.

Emaitza hauek indartu egiten dute IKT tresnek enpleguan duten garrantzia, prestakuntzaren (etengabea) beharra arlo horretan eta espezialisten presentzia gero eta handiagoa.