Atzealdea Profesionaltasuna egiaztatzea, funtsezkoa “zure balioa aintzatetsia eta bereizia izateko”

Profesionaltasuna egiaztatzea, funtsezkoa “zure balioa aintzatetsia eta bereizia izateko”

Badira ezagutza eta lan-esperientzia zabalak dituzten langileak, baino titulazio ofizialik ez dutenak. Honen aurrean, 2013tik sistema bat garatu da kolektibo honek aukera izan dezan ofizialki egiaztatu ahal izateko kualifikazio profesionalok, profesionaltasun ziurtagirien bitartez.

-ren irudia
 Profesionaltasuna egiaztatzea, funtsezkoa “zure balioa aintzatetsia eta bereizia izateko”

Ziurtagiri hauek lan-jarduera zehatz bat garatzeko pertsona bat gaitu egiten duten konpetentzia profesionalen multzoa egiaztatzen dute. Gainera, izaera ofiziala dute, baliotasuna dute Estatu osoan eta- EAEren kasuan- Lanbidek igorriak dira.

Aurretik, hala ere, pertsona interesatuari aholkularitza bat eskaintzen zaio bere konpetentziak zehazteko eta honi orientatzeko existitzen diren hiru aukeretako batera (eta ikastaro osagarriak egitea ere suposatu dezakeena). 

Gaur arte, 24.670 pertsonek parte hartu dute aurreikusitako prozesuetako batean (%42 Gipuzkoakoak): konpetentziaren bat egiaztatzea, profesionaltasun egiaztagiria (14.061 pertsona) eta Lanbide Heziketaren titulua erdiestea.