Silver Economy-ren I. Nazioarteko Foroa: jarduerak, produktuak-zerbitzuak eta pertsonei entzutea
Gipuzkoako Foru Aldundiak Silver Economy-ren lehen nazioarteko foroa (Adinberri Silver Forum) antolatu du Donostian (azaroaren 8 eta 9), herritar guztiei zuzendutako jardueren panel zabal batekin.
- 43

Silver Economy-ren joerak ezagutzeko kongresua, 900 profesional baino gehiagoren parte hartzearekin, eta produktuak eta zerbitzuak erakusteko tailerrak biltzen ditu, bai eta zahartze aktiboari buruzko herritarrentzako ponentzia ere.
Horrez gain, nabarmentzekoa da Silver Economy kolektiboari zuzendutako produktu eta zerbitzuen azoka, non azken berrikuntzak aurkeztuko baitira inguruko enpresen parte-hartze zabalarekin.