Atzealdea Simo Educación: hezkuntza berrikuntzak eta metodologia berriak azaltzeko erakusleiho bat

Simo Educación: hezkuntza berrikuntzak eta metodologia berriak azaltzeko erakusleiho bat

Azaroaren 5etik 7ra Simo Educación, Hezkuntzarako Teknologiaren Saloia, egin zen IFEMAn (Madril). Ekitaldiaren seigarren edizioan hezkuntzarako teknologia eta eduki digitaletan liderrak diren marka eta erakundeak bertaratzen dira.

-ren irudia
 Simo Educación: hezkuntza berrikuntzak eta metodologia berriak azaltzeko erakusleiho bat

Edizio honetako berrikuntza gehienak STEAM alorrekoak izan dira, esparru honetako ikasketetan eman den matrikulazio jaitsieraren harira eta programazioko oinarrizko kontzeptuak ikasteak pentsamendua hobeto egituratzen eta beste ikaskuntza mota bat garatzen lagundu dezakelako.

Ekitaldiak 10.824 profesional bildu zituen eta bertan 10 herrialdeetako 239 enpresek parte hartu zuten. Gainera, Saloiak “maker” eta robotika jarduerentzako espazio bat, hitzaldi inspiratzaileen ziklo bat eta Hezkuntza Berrikuntzaren Sarien ematea izan zuen, beste gauzen artean.