Talentua erakartzea eta/edo itzultzea: ikertzaile gazteak kontratatzea
Ikerbasquek Research Fellows – 2023 programaren deialdia ireki du, doktoretza ondoko 20 ikertzaile gazteren kontratazioa babestuz.
- 34

Hautatutako pertsonek Euskadin kokatutako unibertsitate eta ikerketa-zentroetan egingo dute lan, bost urtez, eta lan iraunkorra lortzeko aukera izango dute.
Deialdi honek emakume ikertzaileen kontratazioa eta Euskaditik kanpo lanean ari diren euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatzen ditu bereziki.