Atzealdea Talentuari entzunez

Talentuari entzunez

Gipuzkoako lanbide heziketako ikasleen lan espektatibak neurtzeko ikerketa.

-ren irudia
 Talentuari entzunez

Ikaslan Gipuzkoak, Gipuzkoako Lanbide Heziketako  ikastetxe publikoen elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuak sustatuta eta lagunduta, ikerketa bat garatu du etorkizunean enpresetan lan egingo duten gazteek lan munduari buruz duten ikuspegiaren inguruan.

Ikerketaren helburu nagusia, lanbide heziketako ikastetxe publikoetan dauden ikasleek haien lan ibilbidea garatzeko zer nolako enpresa nahiko luketen aztertzea izan da. Kontuan izanik enpresen eskakizunak sarri direla hizpide, etorkizuneko langileen itxaropena jasotzen duen ikuspegia garatzea funtsezkoa ikusi da elkartearen aldetik.

Ikerketa, Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin garatu da, 2018/2019 ikasturtean  eta 935 ikasleek parte hartu dute bertan.

Hasieran planteatzen zen galderaren erantzunak, nolako enpresa? zein gizartetan?, hiru atal nagusietan jaso dira: 

-Lan baldintzekin erlazionatutako faktoreak.

-Lanari loturiko aspektu sozialak

-Egiten den zereginarekin loturiko aspektuak.

Ikerketa honetatik eratortzen den ondorio nagusiena, gizarte postmaterialistarena da.  Mendebaldeko gizarte garaikideen balio aldaketarekin bat datorren diskurtsoaren nagusitasuna, hau da, partehartzaileen desira, itxaropen eta lehenespenak bat datoz balio ukiezinak erdigunean kokatzen dituen paradigma postmaterialistarekin.

Oinarrizko premisa honetatik abiatzen dira lan honetan zehazten diren ondorioak: bizi kalitatearen garrantzia hazkunde ekonomikoaren aurrean, giza-harremanen balioa eta elkartasuna, norbere bizitzako esparruen inguruan erabakitzeko aukera handiagoa izateko nahia,..., lan munduari zuzenki lotzen diren aspektuetan islatzen direlarik partehartzaileen erantzunetan.