Teknologiak pertsonen bizitza osoko ikaskuntza erraztu, hobetu eta sustatzen du
Teknologia berriek pertsonen ikasteko esperientzia aldatzen dute, hobetuz eta erraztuz:
- 36
-Ikaskuntza “mugikorra”: nonahi eta noiznahi ikasteko aukera ematen eta zabaltzen duten euskarrietan (mugikorrak) oinarrituta.
-Ikaskuntza “interaktiboa”: ikaskuntza-esperientzian parte hartzea sustatzen eta bultzatzen duten baliabideak (errealitate birtuala) barneratzen ditu.
-Ikaskuntzaren azterketa eta emaitzak: errendimendu adierazleak eta ikas-prozesuen optimizazioa errazteko (Big Data) tresnak.
-Ikaskuntza “segurua”: online ikaskuntza kudeatzeko eta kontrolatzeko (Blockchain) tresnak (nortasuna egiaztatzea, informazioa babestea…).