Atzealdea Tresna eta baliabide digitalak eskolan covid-19aren aurretik: zertan hobetu behar dugu?

Tresna eta baliabide digitalak eskolan covid-19aren aurretik: zertan hobetu behar dugu?

PISA 2018 txostenak (V. bol.) IKTak ikaskuntzan nola integratu diren aztertzen du, "baliabide digital nahikoak" dituzten ikasleen bolumena oinarri hartuta. Emaitzak adierazle-panel batean jasotzen dira eta covid-19aren aurreko egoera islatzen du autonomia-erkidegoentzat. Euskadin:

-ren irudia
 Tresna eta baliabide digitalak eskolan covid-19aren aurretik: zertan hobetu behar dugu?

-Ikasleen erdiek baino gehiagok gaitasun digital nahikoak dituzten irakasleak dituzte (% 66), IKTak irakaskuntzan txertatzeko nahikoa denborarekin (% 52,2) eta/edo IKTak erabiltzen ikasteko beharrezko baliabideekin (% 68,2).

-Ikasleen bi herenek online ikasteko software egokia dute  eskura (% 69,1), bai eta online ikaskuntzarako laguntza-plataforma bat (% 61,6) eta/edo IKT tresna eraginkor eta kalitatekoak (% 55,8).

Zentzu horretan, Estatuarekin alderatuta, Euskadi buru da adierazle horietako batzuetan. Hala eta guztiz ere, hobetzeko tarte handia egongo litzateke (% 100era iritsi arte) ELGAko herrialde nagusiekin alderatuta.