Atzealdea UPV/EHUko ikasleen % 85ek bere lanbide-gaikuntzari dagokion enplegua du titulazioa eskuratu eta hiru urtera

UPV/EHUko ikasleen % 85ek bere lanbide-gaikuntzari dagokion enplegua du titulazioa eskuratu eta hiru urtera

Lanbidek EHUko ikasleen laneratzeari buruzko inkesta burutu du

-ren irudia
 UPV/EHUko ikasleen % 85ek bere lanbide-gaikuntzari dagokion enplegua du titulazioa eskuratu eta hiru urtera
UPV/EHUko ikasleen laneratzeari buruzko azken inkestak (2015eko promozioa), honako hau erakusten du: ikasle horien % 85ek prestakuntzari lotutako enplegua du (bere lanbide-gaikuntzari dagokion enplegua), titulazioa eskuratu eta hiru urtera. Eta lau ikasletik hiruk aldi berean graduko ikasketetara erabat egokitzen den enplegua aurkitu dute.
 
Era berean, langabezia-tasa % 8koa izanik, 2015eko promozioak 2014ko unibertsitate-promozioak baino ehuneko 3,6 puntu gehiago izan du eta 2013koak baino 16 gehiago (serieko urterik txarrena). Zentzu honetan unibertsitateko laneratzeak krisiaren aurreko aldiaren antzeko langabezia-tasak dituela baiezta daiteke.
 
Lanbidek egindako ikerketan UPV/EHUn 2015 urteko pertsona egresatuen % 72k parte hartu du.