Atzealdea Weekend Santander Emakumeen Bira: ekiten ikasteko ekitaldi bat emakumeentzako

Weekend Santander Emakumeen Bira: ekiten ikasteko ekitaldi bat emakumeentzako

Azaroak 23tik 24ra Weekend Santander Emakumeen Bira izango da, emakume ekintzaileei zuzendutako asteburu intentsibo bat, Impact Hub Donostian (Tabakalera) egingo dena.

-ren irudia
 Weekend Santander Emakumeen Bira: ekiten ikasteko ekitaldi bat emakumeentzako

Negozio ideia argi bat duten edo ekintzailetzaren lehen etapetan dauden emakumeei irekitako ekitaldi bat da, euren proiektuak aurrera eramateko erremintak eta konpetentziak garatu nahi dituzten emakumeei alegia.

Prestakuntza sei moduluz ostatua dago, ekintzailetza prozesua estaltzen dutenak- ideia eta estrategiatik proiektuaren komunikaziora-. Moduluak profesionalak eta ekintzaileak diren emakumeen eskutik irakatsiak izango dira (ikastaroaren gai desberdinetan esperientzia praktikoa dutenak, halaber).

Ikastaroak 50 plaza edukiko ditu eta 9.00tatik 18.30tara izango da. Parte-hartzea doakoa izango da, beti ere izena eman ondoren azaroaren 21a baino lehen ekitaldiaren web orrian.